Duque Errebolberra. Olave, Solozabal y Cía

Duque modeloko 38 S&W Long kalibreko errebolber oszilatzailea, Olave, Solozabal y Cíak Eibarren ekoiztua

Olave, Solozabal y Cía 1920ko irailaren 27an ageri zen, Orbea y Cíako bi langile ohiek sortua: Juan Olave Bilbao Jauna, Eibarkoa, eta Juan María Solozabal Mendive Jauna, Markinakoa. Hasieratik kalitate handiko "S&W" motatako errebolber oszilatzaileetan espezializatu ziren.

1930an, Olave, Solozabal y Cía enpresak armak ekoizteari utzi zion eta bulegoko materiala fabrikatzen hasi zen: grapagailuak, afilalapizak, idazmahaiko objektuak...Gaur egun Elgetan dago El Casco, eta betiko marka eta kalitatea aurki dezakegu bertan ekoizten diren produktu guztietan.