Giltza frantsesa duen pistola. Ramón de Zuluaga eta Manuel Zuluaga

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Pistola txinparta-giltzaduna

Fabrikatzaileak

Kanoia: Manuel Zuluaga

Giltza: Ramón de Zuluaga

Non egina

Eibar, Gipuzkoa eta Madril

Modeloa

Giltza frantsesa duen pistola.

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

16,9 m, 17koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta txinparta-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltza frantsesa.

Mailuaren malgukia pletinaren atzealdean dago

Arrasteluaren malgukia pletinaren aurrealdean dago.

Segurtatze- eta tiro-posizioak intxaurrean irarrita daude. Intxaurra giltza frantsesaren barneko pieza bat da: mailuarekin bat eginda dago, eta berarekin batera biratzen da.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da, eta burdinazko almetxa du.

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen erdian oktogonala da.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da.

Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.

 

Segurtagailu-mota

Segurtagailua intxaurrean tailatuta dago, pletinaren atzealdean.

Kanoiaren luzera

195 mm

Luzera osoa

325 mm

Pisua, deskargatuta

950 g

Kaxa

Kaxa osoa eta baketa-etxea.

Kulata zorroduna.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

Giltza frantsesa duen txinparta-pistola.

Fitxa honetako modeloak bi fabrikatzaile-marka ditu.

Kanoian, Manuel Zuluagaren maisu armaginaren fabrikazio-marka, urrez estanpatua. Manuel Zuluagak Eibarren jardun zuen lanean 1709an.

Marka: “M-ZULU-AGA”, koroa baten azpian.

Giltzan, “Zuluaga” izena irarrita dago, eta arkuan, “Ramon Zuluaga”. Eibarren jaio zen Ramon 1768an; Manuel Zuloagaren semea zen, eta Soraluzeko Errege Fabriketako maisu aztertzailea izan zen 1810 eta 1848 bitartean.

Buztanean: “Madrid 1807”

06005