Pistola mikelete-giltzaduna, Antonio de Doiztuak egina
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Pistola txinparta-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Antonio de Doiztua |
Non egina |
Oviedo, Asturias |
Modeloa |
Pistola mikelete-giltzaduna |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
16 mm |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta txinparta-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
“Mikelete”-giltza. Mailuaren malgukiak eta arrasteluaren malgukiak kontrako noranzkoan dute erpina. Bi malgukiak pletinaren aurrealdean daude, agerian, bai eta segurtatze- eta tiro-posizioak ere; haietan eragiten du mailuak. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da, eta burdinazko almetxa du. |
Kargatzeko modua |
Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen herenean oktogonala da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da. Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.
|
Segurtagailu-mota |
Segurtatze-posizioa agerian pletinan. |
Kanoiaren luzera |
218 mm |
Luzera osoa |
375 mm |
Pisua, deskargatuta |
950 g |
Kaxa eta kulata |
Kaxa osoa, intxaurrezkoa. Haritzezko baketa eta hezurrezko galkagailu konikoa. Kulatako zorroa boluta-motiboz, erramuz eta dama kapeladun baten irudiaz apainduta dago. Kontrapletina zilarrezkoa da, eta lore-motiboz apainduta dago. Arkua ere zilarrezkoa da, palma-motiboz eta hegazti batez apainduta. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
Iruzkina |
Txinparta-pistola mikelete-giltzaduna, Oviedon fabrikatua (Asturias) 1796an. Egilea Antonio de Doiztua eibartarra izan zen, Gipuzkoako Soraluzeko Errege Arma Fabriketako maisu armagina eta maisu aztertzailea. 1795ean, Asturiasera aldatu zen Oviedoko Errege Fabrikak antolatzeko. Lanean jardun zuen 1785etik 1809 arte. Fitxa honetako pistolak fabrikazio-marka hau du estanpatua pletinan: “DO-IZ-TUA”, koroa baten azpian. Kanoian, urrez: “EN OVIEDO AÑO 1796 - PARA EL Sor. Dor.- D. JUAN CAMINO HEVIA”. Juan del Camino Hevia doktorea Babiako (León, Espainia) kalonjea eta artxidiakonoa izan zen 1829. urtean. |
06100