Ehiza-ganibet perkusio-pistoladuna, Felipe Galbarsoro
Inbentario-zk: 06011
                    Fabrikatzailea: Felipe Galbarsoro.
Non egina: Eibar, Gipuzkoa.
Pieza-mota: Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna.
Modeloa: Perkusio-pistola pistoiduna duen ehiza-ganibeta.
Ezaugarri fisikoak:
- Materiala eta/edo euskarria: Letoia.
 - Pisua deskargatuta: 750 g.
 - Neurriak:
 - Kanoiaren luzera: 80 mm
 - Luzera osoa: 520 mm
 - Kalibrea: 11 mm
 - Osagaiak: osagarririk gabe.
 
Deskribapena:
- Funtzionamendu-sistema: Euskal Herrian egindako giltzen ezaugarriak dituen pistoi-giltza. Mailu kolpekariak animalia bat irudikatzen du; kasu honetan, lehoi bat. Bi posizioko mailu kolpekaria. Tiragailua tolesgarria da, ganibeta bere zorroan sartu ahal izateko.
 - Tiro egiteko sistema: aurrekarga eta pistoi-giltza.
 - Kargatzeko modua: Eskuzkoa. Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima leuna eta helikoidala du, beroan bihurritua. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.
 - Segurtagailu-mota: Mailuaren lehenengo posizioa.
 - Kulatarik gabe.
 - Serie-zenbakia: “5” zenbaki bat du eskutokiaren muturrean.
 
Pieza hau aurrekargako perkusio-pistola pistoiduna duen ehiza-ganibeta da, Felipe Galbarsorok 1830ean fabrikatua. 1840 eta 1860 artean lan egin zuen Galbarsorok Eibarren.
Aho bakarreko xafla du, eta bizkarra ildaskatua dago. Zurezko eskutokia du, letoizko buruarekin. Esku-babesak mutur kiribilak ditu, letoizkoak.
Aurrekargako pistola bat du, mikelete motako pistoi-giltzaz hornitua; kanoia beroan bihurritua dago, eta tiragailu tolesgarria du. Testu hau du giltzako kaxan: “Galbarsoro en Eybar”.

