Aurrekargako pistola pistoi-giltzaduna, Pedro de Aranguren

 

Aurrekargako pistola pistoi-giltzaduna, Pedro de Aranguren

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

Fabrikatzailea

Pedro Aranguren

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Aurrekargako pistola, pistoi-giltzaduna

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

17 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltzak aurrean du malgukia. Txinparta-giltza frantsesaren eboluzioa da, katebegiarekin eta aurreko malgukiarekin. Euskal Herrian fabrikatutako modeloa da, eta bere bereizgarria du: animalia-formako mailu kolpekaria; lehoi bat izan ohi da, edo izurde bat.

Posizio bakarreko mailu kolpekaria.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa.

Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima leuna du, eta oktogonala da bere lehen herenean.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

164 mm

Luzera osoa

300 mm

Pisua, deskargatuta

750 g

Kulata

Kaxa-erdikoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia.

Baketa-etxea du kaxaren azpian. Zurezko baketa eta galkagailu konikoa.

Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko.

Arku buztanduna.

Eskutokiak burdinazko burua eta eraztuna ditu.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Aurrekargako pistola, pistoi-giltzaduna, malgukia aurrean duena, Pedro Aranguren eibartar armaginak 1829an fabrikatua Eibarren. Aranguren 1829tik 1858ra bitartean jardun zen armagintzan.

1929an, Bartzelonako Erakusketa Unibertsalean parte hartu zuen erakusle gisa: grabatu finak eta kanoi damaskinatua zituen eskopeta bat erakutsi zuen, berak 1850ean fabrikatua.

Fitxa honetako armak testu hau du irarria: “De Herraduras por Pedro Aranguren – En Eybar 1829”. Giltzan, hau dago irarria: “P. Aranguren”.

 06008