Kartzelazainentzako giltza pistola metxa-giltzaduna

 

Jatorrizko herrialdea

Ezezaguna

Pieza-mota

Pistola metxa-giltzaduna.

Fabrikatzailea

Ezezaguna, ez du markarik.

Non egina

Ezezaguna, ez du markarik.

Modeloa

Giltza pistola, metxa-giltza bidez eragina.

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

10 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta metxa-giltza

Funtzionamendu-sistema

Metxa-giltza “S” formako pieza bat da, “hodibihur” izenekoa, muturretako batean substantzia sukoi batez blaitutako metxa izeki bat daukana. Hodibihurraren beste muturrean eskuz bultzatuta metxa higiarazten denean, almetxan dagoen bolbora fin mota bat pizten du. Almetxa kanoiaren alboan dago.

Su hori kanoira iristen da almetxa eta kanoia lotzen dituen “suzulo” izeneko irekigune batean barrena, jaurtitze-karga pizten du, eta tiroa eragiten du.

Metxa-giltza XV. mendetik XVII. mendera bitartean erabili zen.

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du.

Segurtagailu-mota:

Hodibihurrari atzeko posizioan eusten dion malgukia.

Luzera

165 mm

Altuera

75 mm

Pisua, deskargatuta

231 g

Iruzkina

Kartzelazainentzako giltza pistola metxa-giltzaduna, XV. mendetik XVII. mendera bitartean presondegietako zaindariek erabilia.

Giltza bat da, erabat funtzionala. Segurtasun-elementu gehigarri bat zen zaindariarentzat, bera babesteko pistola bat baita aldi berean.

Fitxa honetako modeloa XV. mendetik XVII. mendera bitartekoa da, bi mende horietan ohikoa zen tiro egiteko sistema erabiltzen baitu. Dena dela, badira beste modelo batzuk, ondoko mendeetan erabilitako sistemetara egokituak.

Aurrekargako giltza pistolak txinparta-sistemaz (XVIII. m.) edo perkusio-sistemaz eragindakoak izan daitezke (XIX. m.), eta badira kartutxo metalikoetarako atzekargako modeloak ere, XX. mendearen hasieran erabiliak.

Giltza honetako hodibihurra zoomorfoa da.

    02874