Atzekargako luxuzko pistola, Tomás de Miguel

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Atzekarga eta tiro bakunekoa, aparte kargatzeko kartutxoetarako.

Fabrikatzailea

Tomás de Miguel

Non egina

Madril (Espainia)

Modeloa

Atzekargako luxuzko pistola

Serie-zenbakia

7, mailuetan, kanoian eta pletinan

Kalibrea

14 mm - .31 

Tiro egiteko sistema

Atzekarga eta tiro bakuna

Aparte kargatzeko kartutxoak.

Funtzionamendu-sistema

Malguki alderantzikatuko giltza bikoitza, tiragailu bakar batek eragindako bi mailu muntatzen dituena.

Tiro-mota, bi mailuak muntatuta daudela: 1.a, eskuineko mailua eta 2.a, ezkerreko mailua.

Mailu bat muntatuta dagoela: dagokiona.

Giltzek beranaz landutako grabatuak dituzte.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa. Kanoia oktogonala da, eta arima ildoduna du. Hariztatuta dago, lotzeko; atzealdetik kargatzen da, askatu ondoren.

Pistoiak tximinietan jartzen dira.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

170 mm

Luzera osoa

340 mm

Pisua, deskargatuta

900 g

Kulata

Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, bi torlojuren bidez kanoiari atxikia. Oinarri obal bat du, eta, bertan, armarri bat dago “C. M. Calderón” testua duena.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

Pistola hau Tomás de Miguel izengoitiz “el vizcaíno” armagin, sarrailagile eta erlojugileak fabrikatu zuen Madrilen 1841ean. Platinetan haren izena ageri da.

Euskal artisau emankorra, Madrilen kokatua. 1841ean Espainiako Industriaren Produktuen Erakusketa Publikoan parte hartu zuen, eta Madrilgo Diputazio Probintzialaren zilarrezko domina eta Elisabet II.a erreginak emandako Urrezko Domina lortu zituen.

1850ean, Elisabet Katolikoaren gurutzea eman zioten; 1851n Londresko Erakusketa Unibertsalean parte hartu zuen, eta Pariskoan 1855ean.

Aipatzekoa da 1847an, Madrilgo korrejidoreak eskatuta, Madrilgo Puerta del Soleko Buen Sucesoko elizako erlojua egin zuela.

Fitxa honetako pistola Venancio López de Ceballos Aguirre Campo-Giroko kondeak (eta beraren izena duen pistola erdiautomatikoaren sortzailea [02857]) Eibarko Armeria Eskolari eman zion 1914an.

  02804