Giltza frantsesa duen pistola. Ramón de Zuluaga eta Manuel Zuluaga
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Pistola txinparta-giltzaduna |
Fabrikatzaileak |
Kanoia: Manuel Zuluaga Giltza: Ramón de Zuluaga |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa eta Madril |
Modeloa |
Giltza frantsesa duen pistola. |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
16,9 m, 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta txinparta-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Giltza frantsesa. Mailuaren malgukia pletinaren atzealdean dago Arrasteluaren malgukia pletinaren aurrealdean dago. Segurtatze- eta tiro-posizioak intxaurrean irarrita daude. Intxaurra giltza frantsesaren barneko pieza bat da: mailuarekin bat eginda dago, eta berarekin batera biratzen da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da, eta burdinazko almetxa du. |
Kargatzeko modua |
Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen erdian oktogonala da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da. Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.
|
Segurtagailu-mota |
Segurtagailua intxaurrean tailatuta dago, pletinaren atzealdean. |
Kanoiaren luzera |
195 mm |
Luzera osoa |
325 mm |
Pisua, deskargatuta |
950 g |
Kaxa |
Kaxa osoa eta baketa-etxea. Kulata zorroduna. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
Iruzkina |
Giltza frantsesa duen txinparta-pistola. Fitxa honetako modeloak bi fabrikatzaile-marka ditu. Kanoian, Manuel Zuluagaren maisu armaginaren fabrikazio-marka, urrez estanpatua. Manuel Zuluagak Eibarren jardun zuen lanean 1709an. Marka: “M-ZULU-AGA”, koroa baten azpian. Giltzan, “Zuluaga” izena irarrita dago, eta arkuan, “Ramon Zuluaga”. Eibarren jaio zen Ramon 1768an; Manuel Zuloagaren semea zen, eta Soraluzeko Errege Fabriketako maisu aztertzailea izan zen 1810 eta 1848 bitartean. Buztanean: “Madrid 1807” |
06005