Armazoi irekiko Badet errebolberra, Trifón Bascaran

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Armazoi irekiko errebolberra

Fabrikatzailea

Trifón Bascaran Arambarri

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Badet

Serie-zenbakia

8

Kalibrea

11,5 mm / .44, 1884 modelo espainola (perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Ekintza bakuna. Kanpo-mailu kolpekaria

Funtzionamendu-sistema

Ekintza bakuna.

Danborra eskuinerantz biratuz higitzen da.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, 6 errekamarako danborrean.

Danborrera iristeko, kargatzeko eta deskargatzeko, tapa kulunkari bat dago armazoiaren eskuinaldean (fitxa honetako armak ez du taparik, hautsita dago).

Zorroak automatikoki erauzten dira.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

170 mm

Luzera osoa

305 mm

Pisua, deskargatuta

1.055 g

Kirten-azalak

Intxaurrezkoak, leunak eta torloju batez eutsiak.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

“Badet errebolberra” Trifón Bascaran Arambarri eibartar armaginak sortu zuen 1884an; 4016 patente-zenbakia.

Garai hartako bi errebolberren ezaugarriak ditu: First Model Army, 1876 modeloa, Estatu Batuetako Hopkins & Allen Mfg. Co. enpresak fabrikatua eta New Yorkeko Merwin & Hulbert Company enpresak (Joseph Merwin-ek eta Milan eta William Hulbert anaiek sortua 1873an) merkaturatua; eta eiekzio automatikoko Thomas 1870 errebolberra, John Thomas ingelesak sortua 1869an eta Erresuma Batuko Birminghamgo Tipping & Lawden enpresak fabrikatua.

Errebolber-mota honen bereizgarria irekitze-sistema da: arkuaren aurrean dagoen kisketa horizontal bat desblokeatuz, kanoia 90° biratu daiteke eskuinerantz; hala, armazoitik bereizten da danborrarekin batera, eta, aldi berean, disparatutako balen zorroak kanporatzen ditu.

Badet errebolberrean, irekitze-sistema desberdina da. Armazoian danborraren azpian dagoen pletina bat da, atzerantz 180° biratuta kanoi-danbor multzoari ezkerrerantz biratzen uzten diona eta, horrekin batera, disparatutako balen zorroak kanporatzen dituena.

Arku buztanduna, atzamar luzea bermatzeko.

“T.B” marka du (Trifón Bascaran), koroaduna.

02763