Armazoi irekiko Badet errebolberra, Trifón Bascaran
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Armazoi irekiko errebolberra |
Fabrikatzailea |
Trifón Bascaran Arambarri |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Badet |
Serie-zenbakia |
8 |
Kalibrea |
11,5 mm / .44, 1884 modelo espainola (perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Ekintza bakuna. Kanpo-mailu kolpekaria |
Funtzionamendu-sistema |
Ekintza bakuna. Danborra eskuinerantz biratuz higitzen da. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa, 6 errekamarako danborrean. Danborrera iristeko, kargatzeko eta deskargatzeko, tapa kulunkari bat dago armazoiaren eskuinaldean (fitxa honetako armak ez du taparik, hautsita dago). Zorroak automatikoki erauzten dira. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailurik gabe |
Kanoiaren luzera |
170 mm |
Luzera osoa |
305 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.055 g |
Kirten-azalak |
Intxaurrezkoak, leunak eta torloju batez eutsiak. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
“Badet errebolberra” Trifón Bascaran Arambarri eibartar armaginak sortu zuen 1884an; 4016 patente-zenbakia. Garai hartako bi errebolberren ezaugarriak ditu: First Model Army, 1876 modeloa, Estatu Batuetako Hopkins & Allen Mfg. Co. enpresak fabrikatua eta New Yorkeko Merwin & Hulbert Company enpresak (Joseph Merwin-ek eta Milan eta William Hulbert anaiek sortua 1873an) merkaturatua; eta eiekzio automatikoko Thomas 1870 errebolberra, John Thomas ingelesak sortua 1869an eta Erresuma Batuko Birminghamgo Tipping & Lawden enpresak fabrikatua. Errebolber-mota honen bereizgarria irekitze-sistema da: arkuaren aurrean dagoen kisketa horizontal bat desblokeatuz, kanoia 90° biratu daiteke eskuinerantz; hala, armazoitik bereizten da danborrarekin batera, eta, aldi berean, disparatutako balen zorroak kanporatzen ditu. Badet errebolberrean, irekitze-sistema desberdina da. Armazoian danborraren azpian dagoen pletina bat da, atzerantz 180° biratuta kanoi-danbor multzoari ezkerrerantz biratzen uzten diona eta, horrekin batera, disparatutako balen zorroak kanporatzen dituena. Arku buztanduna, atzamar luzea bermatzeko. “T.B” marka du (Trifón Bascaran), koroaduna. |
02763