Errebolber baskulatzailea, Smith & Wesson, 3 zb., Schofield ixtea duena
Errebolber baskulatzailea, Smith & Wesson, 3 zb., Schofield ixtea duena
| Jatorrizko herrialdea | Espainia | 
| Pieza-mota | Errebolber baskulatzailea, Smith-Wesson motakoa | 
| Fabrikatzailea | Larrañaga, Gárate y Cía | 
| Non egina | Eibar, Gipuzkoa | 
| Modeloa | Smith & Wesson, 3 zb., Schofield ixtea duena | 
| Serie-zenbakia | 5 | 
| Kalibrea | .44 Smith & Wessson American (perkusio zentrala) | 
| Tiro egiteko sistema | Ekintza bakuna. Kanpo-mailu kolpekaria. | 
| Funtzionamendu-sistema | Ekintza bakuna. Danborra eskuinerantz higitzen da. | 
| Kargatzeko modua | Eskuzkoa, 6 errekamarako danborrean. Zilindroak eta kanoiak osatutako multzoa baskulatzailea da, kargatu eta deskargatu ahal izateko. Irekitzeko palanka bat dago Schofield ixte-sistema duen armazoiaren goialdean. Bala-zorroen aldibereko erauzgailu automatikoa. | 
| Segurtagailu-mota | Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua | 
| Kanoiaren luzera | 172 mm | 
| Luzera osoa | 300 mm | 
| Pisua, deskargatuta | 1005 g | 
| Kirten-azalak | Pasta marroizkoak, karratutxodunak eta torloju batez eutsiak. “G.L.C.” inizialak dituzte behe-erliebean. | 
| Osagarriak | Osagarririk gabe | 
| 
 | 
 | 
| Iruzkina | Smith & Wesson, 3 zk. Schofield errebolberra Estatu Batuetako armadako George W. Schofield maiorrak sortu zuen 1875ean, Smith & Wesson 3 errebolberraren ixte-sistemaren hobekuntza patentatu batean oinarriturik. Patentatutako sistema horren bidez, esku bakar batekin ireki zitekeen errebolberra kargatzeko eta deskargatzeko; horregatik, estimazio handia lortu zuen zalditerian. Fitxa honetako errebolberra Larrañaga, Gárate y Cía enpresak Eibarren fabrikatutako bertsio bat da, 1885ean lortutako patente bat erabiltzen duena (“Smith & Wesson-en Schofield sisteman oinarritutako ixtea”). 5 zenbakia estanpatua du kanoian, danborrean, armazoian eta arkuan. Lokarrirako eraztuna du. Horrek adierazten du erabilera militarra zuela. Pistola hau Bonifacio Echeverríak eman zion Eibarko Armeria Eskolari 1914an. | 
02761

