Mariette adarrontzi-habia
Jatorrizko herrialdea |
Belgika |
Pieza-mota |
Aurrekargako errepikapen-arma |
Fabrikatzailea |
Gilles Mariette |
Non egina |
Cheratte, Lieja (Belgika) |
Modeloa |
Mariette abisperoa, 8 kanoikoa |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
7’8 mm, berunezko bola esferikoa |
Tiro egiteko sistema |
Ekintza bikuna. Mailu kolpekari gordea, tiragailuaren aurrean. Tximinia estaltzeko tapa, tiragailuaren aurrean. Eraztun-tiragailua. Lehen tiroa, beheko kanoian. Arima ildoduna |
Funtzionamendu-sistema |
Ekintza bikuna. “Errekamara-bloke” batean torlojuz lotutako 8 kanoiko multzo baten ezkerreranzko biraketa. Kanoiek eta “errekamara-bloke” birakarian bakoitzak duen lekuak zenbaki bera estanpatua dute, 1etik 8ra. |
Kargatzeko modua |
Kanoiaren ahotik. Armaren gorputzaren eskuinean egindako jangune batetik jartzen da pistoia tximinia bakoitzean. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailurik gabe |
Kanoiaren luzera |
67 mm |
Luzera osoa |
180 mm |
Pisua, deskargatuta |
605 g |
Kirten-azalak |
Zurezkoak, torloju grabatu baten bidez eutsiak. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
Iruzkina |
“Abisperoa” –edo “pepperbox” (piperbeltz-ontzia) herrialde anglosaxoietan–, trantsizio-errebolberrekin batera (02754 fitxa), berez errebolber esaten zaionaren aitzindaritzat har daiteke. Gilles Mariette belgikar armaginak sortu eta patentatu zuen 1839an. Mariette 1832tik 1865era jardun zen armagintzan Cheratte-n (Lieja). Fitxa honetako armaren kanoiak burdinazkoak dira, ildo zuzenak eta ur-irudien itxurako azido-akabera dituzte. Lau jangune simetriko dituzte ahoan, giltza karratu berezi batekin askatu ahal izateko. Tiragailua eraztun-motakoa da. Lehenengo perkusioa beheko kanoiarekin egiten da, ezkutuan dagoen mailu baten bidez, eta ezkutu txiki batek isolatu egiten du dagokion tximinia, beste errekamarak sutzea saihesteko. Fitxa honetako armak marka hauek ditu: “E.L.G.”, izar baten gainean eta obalo baten barnean; Liejako Saiakuntza Bankuaren onarpenaren marka izan zen 1846tik 1893ra. “H” koroaduna, “H” ikuskatzailea, 1853tik 1877ra. |
02757