Areto-tirorako pistola, Herman sistema, Víctor Collette
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Aurrekargako pistola, tiro bakunekoa |
Fabrikatzailea |
Víctor Collette |
Non egina |
Lieja (Belgika) |
Modeloa |
Areto-tirorako pistola, Herman sistema |
Serie-zenbakia |
VC345 (V.C., Víctor Collette) |
Kalibrea |
14,8 mm; ezpainik gabeko kartutxoa, barne-abiarazleduna (perkusio zentrala). |
Tiro egiteko sistema |
Tiro bakuna. Errepikapen-tiroa, Jean Nicolás Herman-ek 1854ko maiatzaren 5ean patentatutako eta 1873ko uztailaren 27ko patentearekin hobetutako kargagailuarekin (7997 eta 7275 patenteak, hurrenez hurren). |
Funtzionamendu-sistema |
Errekamarako blokea gorantz lekualdatuz irekitzen da mailu kolpekaria bere lehen posizioan kokatzean. Errekamarako blokea beherantz bertikalean lekualdatuz ixten da mailu kolpekaria bigarren posizioan kokatzean. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa eta errepikapenekoa. Eskuzko kargagailuarekin, aurretik atzerantz, errekamarako blokea goian dagoenean eta kanoian egindako kanal batekin bat datorrenean. Errepikapenekoa, aurretik atzerantz, errekamarako blokea goian dagoenean eta kanoiaren gainean ezarritako kargagailu tubular batekin bat datorrenean. |
Segurtagailu-mota |
Mailu kolpekariaren erorketaren aurkako segurtagailua: mailua inguratzen duen pletina bat da, atzekoz aurrera nahierara irristatu eta, mailuaren erorketa etenez, haren orratza kartutxoan jotzea galarazten duena. |
Kanoiaren luzera |
226 mm |
Luzera osoa |
380 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.000 g |
Kulata |
Intxaurrezkoa da, eta ostikoa beranaz landua dago. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
Pistola hau Jean Nicolas Herman armaginak garatu zuen 1853an. Herman Liejako Wandre-koa zen (Belgika), eta pistola Liejako Victor Collete enpresan fabrikatu zen. Han egin zuen lan J.N. Herman-ek ixte-sistemetako espezialista gisa. Grabatu finak ditu, et arkua buztanduna da. Kanoia oktogonala da eta ildoduna, eta Liejako Saiakuntza Bankuko “E. L.G.” marka du, obalo baten barnean kokatutako izar batekin. Málagako Ignacio Aguirrek eman zion Eibarko Armeria Eskolari 1914an. |
02725