Duelurako pistola-parea, pistoi-giltzaduna, Bernabé Villabella
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Bernabé Villabella |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Duelu edo erronkarako pistolak |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
11,2 mm |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Giltzak aurrean du malgukia. Txinparta-giltza frantsesaren eboluzioa da. Katebegia du, mailuaren eta aurreko malgukiaren higidura gozoagoa izan dadin. Modelo hori ohikoa zen Euskal Herrian merkatu zibilerako fabrikatutako armetan. Giltzak beranaz landutako grabatuak ditu. Bi posizioko mailu kolpekaria. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa. Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima ildoduna du, eta erabat oktogonala da. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa. |
Kanoiaren luzera |
222 mm |
Luzera osoa |
380 mm |
Pisua, deskargatuta |
750 g |
Kulata |
Kaxa-erdikoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia. Kulata landua, hobeto heltzeko. Arku buztanduna. Eskutokiak burdinazko burua eta eraztuna ditu. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
Iruzkina |
“Erronkarako” pistola-parea, Bonifacio Villabella eibartar armaginak 1881 eta 1909 artean fabrikatua. Pistolen formak XIX. mendearen erdialdean Le Page Moutier etxe frantsesak sortutako duelu-pistoletan inspiratuta daude. Testu hau dute kanoian: “Fª de B. Villabella. Eibar” |
02743