Artzoi-pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna, Antonio Pagoaga
Artzoi-pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna, Antonio Pagoaga
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Antonio Pagoaga |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Artzoi-pistola, pistoi-giltzaduna |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
16,9 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Giltzak aurrean du malgukia. Txinparta-giltza frantsesaren eboluzioa da, katebegiarekin eta aurreko malgukiarekin. Euskal Herrian fabrikatutako modeloa da, eta bere bereizgarria du: animalia-formako mailu kolpekaria; lehoi bat izan ohi da, edo, kasu honetan bezala, izurde bat. Urrezko eta zilarrezko filigranaz apaindutako giltza. Bi posizioko mailu kolpekaria. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa. Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima leuna du, eta erabat oktogonala da. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa. |
Kanoiaren luzera |
150 mm |
Luzera osoa |
290 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.000 g |
Kulata |
Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia. Baketa-etxea kanoiaren azpian. Zurezko baketa eta galkagailu konikoa. Kakoa kontrapletinan. Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko. Eskutokiak burdinazko burua eta eraztuna ditu. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
“Artzoi-pistola” deritzo zalditerian erabiltzen zelako, zaltokiko artzoian lotuta. Fitxa honetako arma artzoi-pistola bat da, aurrekargakoa eta pistoi-giltzaduna, Antonio Paguaga eibartar armaginak fabrikatua Eibarren. Paguagak 1850 eta 1870 artean lan egin zuen; Rabal kalean (gaur egun, Errebal kalea) zuen lantegia. Testu hau du: “Fª de Antonio Paguaga en Eibar”. Orbea y Cía enpresak Eibarko Armeria Eskolari emana 1914an. |
02734