Sakelako pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Ezezaguna |
Non egina |
Ezezaguna |
Modeloa |
Sakelako pistola |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
16,9 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Malguki alderantzikatuko giltza katebegiduna, Lehen Modeloa; mailuaren malgukia eta trabagarria ditu. XIX. mendearen erdialdean erabili zen merkatu zibilera bideratutako eskopeta eta armen fabrikazioan. Beranaz landutako apaindura du. Mailu kolpekari zoomorfoa: lehoi bat hegazti baten gainean. Bi posizioko mailu kolpekaria. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa. Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiek arima leuna dute, eta erabat zilindrikoak dira. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa |
Kanoiaren luzera |
82 mm |
Luzera osoa |
190 mm |
Pisua, deskargatuta |
300 g |
Kulata |
Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia. Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko. Beranaz landutako pistoitegia du, pistoiak eskutokiaren behealdean eramateko. Zurezko baketa eta haren galkagailua gordetzeko baketa-etxea. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
Iruzkina |
Sakelako pistola, fabrikatzaile ezezagunekoa, Eibarko Orbea y Cía enpresak Eibarko Armeria Eskolari emana 1914an. |
02731