Areto-tirorako pistola, Auguste Francotte et Cie
Jatorrizko herrialdea |
Belgika |
Pieza-mota |
Areto-tirorako pistola, atzekargakoa eta tiro bakunekoa |
Fabrikatzailea |
M.M. Auguste Francotte et Cie |
Non egina |
Lieja (Belgika) |
Modeloa |
Areto-tiroa |
Serie-zenbakia |
264 |
Kalibrea |
9 mm (Perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Tiro bakuna. |
Funtzionamendu-sistema |
Atzeranzko biraketako ixte-sistema, Rolling Block sistema Espainian, Remington sistema. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa, errekamaran, mekanismoa osatzen duten bi ixte-blokeak ireki ondoren. Aurreko blokea, orratz kolpekaria duena, eta atzeko bloke edo mailu kolpekaria. Kartutxoa errekamaran ahokatu eta gero, lehen ixte-blokea itxi ondoren, tiro egiteko prest gelditzen da arma. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailurik gabe |
Kanoiaren luzera |
234 mm |
Luzera osoa |
400 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.100 g |
Kulata |
Pago-zurezkoa, karratutxoduna, hobeto heltzeko. Kaxak lore apaingarri tailatuak ditu. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
M.M. Auguste Francotte et Cie enpresa Liejan sortu zuten, Belgikan, 1810ean, eta 1914 arte iraun zuzen. Alemaniako armada inperialak Belgika okupatu zuen orduan, eta enpresak itxi egin behar izan zuen. Enpresa garrantzitsuenetako bat izan zen, eta era guztietako arma labur eta luzeak fabrikatu zituen: abisperoak, errebolberrak, pistola erdiautomatikoak, aurrekargako pistoi-fusilak, Rolling Block motako fusilak, Martini Henry motako fusilak edo “La Francotte Automatique” modeloko fusil erdiautomatikoak, “6 mm Francotte” kalibrekoak. Fitxa honetako arma areto-tirorako arma bat da. Tiro-modalitate hori toki itxietan praktikatzen zen ituak erabiliz, punteria lantzeko. Zorro-erauzgailu automatiko bat du, aurreko blokea irekitzean aktibatzen dena. Kanoia oktogonala eta ildoduna da, altxa altueran erregulagarria da, eta arkua klasikoa da, buztanduna. Arma hau Eibarko Arma Saiakuntzako Banku Ofizialak eman zion Eibarko Armeria Eskolari 1914an. |
02726