Artzoi-pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna, Antonio Pagoaga
Inbentario-zk: 02720
Fabrikatzailea: Antonio Pagoaga.
Non egina: Eibar, Gipuzkoa.
Pieza-mota: Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna.
Modeloa: Artzoi-pistola, pistoi-giltzaduna.
Ezaugarri fisikoak:
- Materiala eta/edo euskarria: Metala.
- Materialaren eta/edo euskarriaren gaineko zehaztapenak: Altzairua eta letoia.
- Pisua deskargatuta: 700 g.
- Neurriak:
- Kanoiaren luzera: 122 mm
- Luzera osoa: 260 mm
- Kalibrea: 16,9 mm - 17koa.
- Osagaiak: osagarririk gabe.
Deskribapena:
- Funtzionamendu-sistema: Malguki alderantzikatuko giltza katebegiduna, Lehen Modeloa; mailuaren malgukia eta trabagarria ditu. XIX. mendearen erdialdean erabili zen merkatu zibilera bideratutako eskopeta eta armen fabrikazioan. Mailu kolpekari zoomorfoa, izurde bat irudikatzen duena. Bi posizioko mailu kolpekaria.
- Tiro egiteko sistema: Aurrekarga eta pistoi-giltza.
- Kargatzeko modua: Eskuzkoa.Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima leuna du, eta erabat oktogonala da. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.
- Kulata: Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia.Kakoa kontrapletinan. Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko. Eskutokiak burdinazko burua du.
- Segurtagailu-mota: Mailuaren lehenengo posizioa.
- Serie-zenbakia: zenbakirik gabe.
“Artzoi-pistola” deritzo zalditerian erabiltzen zelako; zaltokiko artzoian lotuta eramaten zen.
Fitxa honetako arma artzoi-pistola bat da, aurrekargakoa eta pistoi-giltzaduna, Antonio Pagoaga eibartar armaginak 1850ean egina Eibarren. Pagoagak 1850 eta 1870 artean lan egin zuen; Rabal kalean (gaur egun, Errebal kalea) zuen lantegia.