Botako pistola, Montero

Inbentario-zk: 02718

Fabrikatzailea: Montero.

Non egina: Vigo, Pontevedra (Espainia).

Pieza-mota: Atzekarga eta tiro bakunekoa, aparte kargatzeko kartutxoetarako.

Modeloa: Botako pistola.

Ezaugarri fisikoak:

  • Materiala eta/edo euskarria: Metala.
  • Materialaren eta/edo euskarriaren gaineko zehaztapenak: Altzairua eta letoia.
  • Pisua deskargatuta: 600 g.
  • Neurriak:
    • Kanoiaren luzera: 116 mm
    • Luzera osoa: 260 mm
    • Kalibrea: 13,2 mm
  • Osagaiak: osagarririk gabe.

Deskribapena: 

  • Funtzionamendu-sistema: Kaxa-giltza, tiragailu tolesgarria duena. Mailu kolpekaria armaren gorputzaren gainean tolestuta dago arma muntatuta ez dagoenean. Mailuan dagoen eraztun batetik tira egitean, posizio goratuan geratzen da mailua, muntatuta, eta tiragailua destolesten du.
  • Tiro egiteko sistema: Atzekarga eta tiro bakuna. Aparte kargatzeko kartutxoak.
  • Kargatzeko modua: Eskuzkoa. Kanoiak gainazal zilindrikoa du, eta haren arima ildoduna da. Hariztatuta dago, lotzeko, eta atzealdetik kargatzen da, askatu ondoren. Pistoia tximinian jartzen da.
  • Kulata: Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, bi torlojuren bidez kanoiari atxikia.
  • Maskor-formako pistoitegia, eskutokiaren behealdean kokatua.
  • Segurtagailu-mota: Segurtagailurik ez dauka.
  • Serie-zenbakia: zenbakirik gabe.

“Botako pistola” gurdizainek eta zaldizkoek erabili ohi zuten, botako zangoan ezkutatuta.

Testu hau du: “Montero - Vigo”.