Bi kanoi paraleloko pistola, Sharps sistema

02715

 

Jatorrizko herrialdea

Ezezaguna

Pieza-mota

Bi kanoi paraleloko pistola

Fabrikatzailea

Ezezaguna

Non egina

Ezezaguna

Modeloa

Bi kanoi paraleloko pistola, Sharps sistema

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

11 mm (Eraztun-perkusioa)

Tiro egiteko sistema

Ekintza bakuna. Kanpo-mailu kolpekaria

Funtzionamendu-sistema

Ekintza bakuna.

Ertz kolpekari birakaria, Sharps sistema.

Tiragailu ezkutua; mailua posiziorik atzeratuenean dagoenean aktibatzen da.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, bi kanoi paralelotan.

Kanoietara iristeko, kargatzeko eta deskargatzeko, irekiera baskulatzaileko sistema bat du, kanoien azpian kokatutako pieza lerrakor bat desblokeatzen duena.

Zorroak automatikoki erauzten dira.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

125 mm

Luzera osoa

225 mm

Pisua, deskargatuta

740 g

Kirten-azalak

Zurezkoak, karratutxodunak, eskutokiaren behealdean kokatutako torloju batez eutsiak.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Sharps sistemak Christian Sharps estatubatuarrak sortu eta patentatu zuen 1849-12-18an (6960 patentea).

Eraztun-formako kolpekari birakari bat da. Lau kanoiko arma batean aplikatuta, txandaka jotzen du errekamaretan sartutako kartutxoetako bakoitzean mailu kolpekaria muntatu eta tiro egiten den bakoitzean.

Lehen modeloak (22753 patentea) 1859an fabrikatu ziren Filadelfiako Fairmont Rifle Works enpresan, Ameriketako Estatu Batuetan, eta haren produkzioak, eta haren ondorengo aldaerenak, 1874 arte iraun zuen.

Fitxa honetako arma oso bitxia da.

Bi kanoi ditu, eta ez lau. Haietara iristeko sistema, kargatzeko eta deskargatzeko, baskulatzailea da; jatorrizkoak, berriz, higidura lerrozuzena zuen. Arima leuneko kanoiak eta armazoia brontze urtuzkoak dira.

Sharps motako pistolak oso kopiatuak izan ziren Europan, eta Eibarren ere fabrikatu ziren 1860-90 hamarkadetan.

Oso litekeena da hau haietako bat izatea.

Arma hau Lorenzo Gurucetak eman zion Eibarko Armeria Eskolari 1914an.

02715