Bi kanoiko pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

02711

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Bi kanoikoa, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

Fabrikatzailea

Ezezaguna

Non egina

Ezezaguna

Modeloa

Erabilera zibileko pistola

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

16,8 mm – 26koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Malguki alderantzikatuko giltza katebegidunak, “Lehen Modeloa”; mailuaren malgukia eta trabagarria dituzte. XIX. mendearen erdialdean erabili ziren merkatu zibilera bideratutako eskopeta eta armen fabrikazioan.

Oso apaindura xumea du, beranaz landua pletinan.

Bi posizioko kanpo-mailuak.

Bi tiragailu.

Lehenengoa, eskuineko kanoia; bigarrena, ezkerreko kanoia.

Kargatzeko modua

Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiek arima leuna dute, eta erabat zilindrikoak dira.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Segurtagailu-mota

Bi posizioko mailua.

Kanoiaren luzera

100 mm

Luzera osoa

260 mm

Pisua, deskargatuta

1.000 g

Kulata

Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia.

Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko.

Eskutokiak letoizko apaindura du.

Baketa bat eta haren galkagailua gordetzeko baketa-etxea.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

Bi kanoiko pistola, pistoi-giltzaduna, aurrekargakoa, fabrikatzaile ezezagunekoa.

Malguki alderantzikatuko –edo atzeko malgukiko– giltza katebegidunak ditu; mailuaren malgukiak mailu kolpekariaren atzean daude.

Era horretako bi giltza-modelo fabrikatu ziren:

- Lehen modeloak mailuaren malgukia eta trabagarriaren malgukia ditu.

- Bigarren modeloan, mailuaren malgukia luzatua dago behe-besoan, eta trabagarrian eragiten du.

Giltza-mota horiek nagusiki merkatu zibilerako armen fabrikazioan erabili ziren, eta Euskal Herrian egindako arma askotan daude.

  02711