Bi kanoiko pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna
|
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
|
Pieza-mota |
Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna |
|
Fabrikatzailea |
Ezezaguna |
|
Non egina |
Ezezaguna |
|
Modeloa |
Bi kanoi gainjarriko artzoi-pistola, pistoi-giltzaduna |
|
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
|
Kalibrea |
14,8 mm – 26koa |
|
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
|
Funtzionamendu-sistema |
Malguki alderantzikatuko giltza katebegiduna; bigarren modeloa, mailuaren malgukia eraldatua duena. XIX. mendearen erdialdean erabili zen merkatu zibilerako eskopeta eta armen fabrikazioan. Bi posizioko kanpo-mailua. Bi tiragailu. Lehenengoa, beheko kanoia; bigarrena, goiko kanoia. |
|
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa. Kanoien ahotik kargatzen da; kanoiak zilindrikoak dira, eta arima ildoduna dute. Pistoia kanoien tximinietan jartzen da. |
|
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa. |
|
Kanoiaren luzera |
186 mm |
|
Luzera osoa |
370 mm |
|
Pisua, deskargatuta |
1.400 g |
|
Kulata |
Kaxa-erdia, intxaurrezkoa, bi torlojuren bidez kanoiari atxikia. Baketa-etxea kanoien azpian, eskuinaldean. Zurezko baketa eta perretxiko-formako galkagailua. Eskutokiak burdinazko burua eta eraztuna ditu. |
|
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
|
|
Iruzkina |
“Artzoi-pistola” deritzo zalditerian erabiltzen zelako; zaltokiko artzoian lotuta eramaten zen. Fitxa honetako arma aurrekargako pistola bat da, bi kanoi gainjarri eta bi tiragailu dituena. Jatorria ezezaguna da. Eibarko Orbea y Cía enpresak Eibarko Armeria Eskolari emana 1914an. |

