Bi kanoiko pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzadunarekin José Francisco Barrenechea
| Jatorrizko herrialdea | Espainia | 
| Pieza-mota | Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna | 
| Fabrikatzailea | José Francisco Barrenechea | 
| Non egina | Eibar, Gipuzkoa | 
| Modeloa | Bi kanoi paraleloko pistola, pistoi-giltzaduna | 
| Serie-zenbakia | Zenbakirik gabe | 
| Kalibrea | 16,9 mm – 17koa | 
| Tiro egiteko sistema | Aurrekarga eta pistoi-giltza | 
| Funtzionamendu-sistema | Malguki alderantzikatuko giltza mistoa. Giltza horretan, segurtagailu-puntuaren eta tiro-puntuaren krokagailua kanpoan dago; beraz, mailu kolpekariaren ingerada aldatuta dago horretarako behar den formara. Bi posizioko kanpo-mailua. Bi tiragailu. Lehenengoa, eskuineko kanoia; bigarrena, ezkerreko kanoia | 
| Kargatzeko modua | Eskuzkoa. Kanoien ahotik kargatzen da; kanoiek arima leuna eta erabat zilindrikoa dute. Pistoia kanoien tximinian jartzen da. | 
| Segurtagailu-mota | Mailuaren lehenengo posizioa | 
| Kanoiaren luzera | 178 mm | 
| Luzera osoa | 350 mm | 
| Pisua, deskargatuta | 1.000 g | 
| Kulata | Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia. Baketa-etxea kanoien azpian. Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko. Eskutokiak burdinazko burua eta eraztuna ditu. | 
| Osagarriak | Osagarririk gabe. | 
| 
 | 
 | 
| Iruzkina | Bi kanoi paraleloko pistola aurrekargakoa, José Francisco Barrenechea eibartar armaginak 1846an egina Eibarren. Barrenecheak 1881 arte lan egin zuen; Rabal kalean (gaur egun, Errebal kalea) zuen lantegia. | 
02702

