Bi kanoiko pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzadunarekin José Francisco Barrenechea

02702

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

Fabrikatzailea

José Francisco Barrenechea

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Bi kanoi paraleloko pistola, pistoi-giltzaduna

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

16,9 mm – 17koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Malguki alderantzikatuko giltza mistoa.

Giltza horretan, segurtagailu-puntuaren eta tiro-puntuaren krokagailua kanpoan dago; beraz, mailu kolpekariaren ingerada aldatuta dago horretarako behar den formara.

Bi posizioko kanpo-mailua.

Bi tiragailu.

Lehenengoa, eskuineko kanoia; bigarrena, ezkerreko kanoia

Kargatzeko modua

Eskuzkoa.

Kanoien ahotik kargatzen da; kanoiek arima leuna eta erabat zilindrikoa dute.

Pistoia kanoien tximinian jartzen da.

Segurtagailu-mota

Mailuaren lehenengo posizioa

Kanoiaren luzera

178 mm

Luzera osoa

350 mm

Pisua, deskargatuta

1.000 g

Kulata

Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia.

Baketa-etxea kanoien azpian.

Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko.

Eskutokiak burdinazko burua eta eraztuna ditu.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

Bi kanoi paraleloko pistola aurrekargakoa,

José Francisco Barrenechea eibartar armaginak 1846an egina Eibarren. Barrenecheak 1881 arte lan egin zuen; Rabal kalean (gaur egun, Errebal kalea) zuen lantegia.

02702