Artzoi-pistola giltza frantsesduna

Inbentario-zk: 02689

Egilea: ezezaguna.

Pieza-mota: Pistola txinparta-giltzaduna.

Modeloa: Artzoikoa.

Ezaugarri fisikoak:

  • Materiala eta/edo euskarria: Metala.
  • Materialaren eta/edo euskarriaren gaineko zehaztapenak: Altzairua eta letoia.
  • Pisua deskargatuta: 750 g.
  • Neurriak:
    • Kanoiaren luzera: 210 mm
    • Luzera osoa: 360 mm
    • Kalibrea: 15,7 mm - 21koa.
  • Osagaiak: osagarririk gabe.

Deskribapena: 

  • Funtzionamendu-sistema: Giltza frantsesa, Espainian 1712an sartua. Mailuaren malgukia pletinaren atzealdean dago, eta segurtatze- eta tiro-puntuak intxaurrean markatuta daude. Burdinazko almetxa. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da.
  • Tiro egiteko sistema:  Aurrekarga eta txinparta-giltza.
  • Kargatzeko modua: Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen herenean oktogonala da.Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da.Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.
  • Kutxa: Ingeles-erako muntaketa: kaxa osoa errekamarako torlojuaren bidez eta larako baten bidez atxikitzen zaio kanoiari.
  • Kulatak letoizko apaindura du, eta buztana ere badu.
  • Eskutokiak zilarrezko armarri bat du.
  • Zurezko baketa eta galkagailu konikoa.
  • Segurtagailu-mota: Segurtagailua intxaurrean tailatuta dago, pletinaren atzealdean.
  • Serie-zenbakia: zenbakirik gabe.

"Artzoi-pistola" deritzo zalditerian erabiltzen zelako, zaltokiko artzoian lotuta.

Fitxa honetako modeloa txinparta-giltza "frantsesa" duen artzoi-pistola bat da, erabilera zibilerako sortua.