Sakelako pistola aurrekargakoak, hanka-giltzaz hornituak, Bartolomé Astiazaranek eta Sebastián de Sarriak eginak

02690

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Aurrekargakoa, txinparta-giltzaduna

Fabrikatzailea

Giltza: Bartolomé Astiazaran y Azcaray

Kanoia: Sebastián de Sarria

Non egina

Soraluze, Gipuzkoa

Modeloa

Sakelako pistolak

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

16,9  mm – 17koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

“Hanka”-giltzaren bereizgarria da mailuaren malgukia eta arrasteluaren malgukia pletinan agerian izatea eta mailuaren muturra segurtatze- eta tiro-puntuen gainean ahokatzea.

Giltza-mota horri giltza “espainola” ere esaten zaio.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da.

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen erdian oktogonala da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da.

Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.

 

Segurtagailu-mota:

Segurtatze-posizioa agerian pletinan

Kanoiaren luzera

110 mm

Luzera osoa

220 mm

Pisua, deskargatuta

500 g

Kaxa

Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, eskutoki katalanarekin, kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia.

Kulatak zur landuzko apaingarriak ditu.

Zurezko baketa bat eta haren galkagailu konikoa gordetzeko baketa-etxea.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Sakelako pistola hanka-giltzadunak, zilarrezko inkrustazioz eta zurezko tailaz apainduak, XIX. mendearen hasieran Bartolomé de Astiazarán y Azcaray Soraluzeko Errege Fabriketako maisu aztertzaileak –haren marka pletinan estanpatua ageri da– eta Sebastián de Sarria kanoiginak eginak –hura ere Errege Fabriketakoa zen–.

Lehenak 1770etik 1829ra jardun zuen armagintzan. Bigarrenak 1793tik 1815era.

Fabrikazio-marka batzuk dituzte: pletinan, Astiazaran; kanoian, “SA-RRI-A” puntzoia koroa baten azpian; kanoian, “DJG” inizialak.

02690 eta 02691