Zalditeriarako pistola, 1815 modelokoa, Soraluzeko Errege Fabrikak
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Pistola militar txinparta-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Andrés de Gárate, 1822 Soraluzeko Errege Fabrikak |
Non egina |
Soraluze, Gipuzkoa |
Modeloa |
1815, zalditeriarako |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
18,3 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta txinparta-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Giltza frantsesa, Filipe V.a erregeak (1683-1724) 1712an onartua, eta 1812an “hobetua”; letoizko almetxa du, eta arrastelua burdinazkoa da, zazpi ildaskaz osatua. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da. |
Kargatzeko modua |
Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen erdian oktogonala da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da. Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.
|
Segurtagailu-mota: |
Segurtagailua intxaurrean tailatuta dago, pletinaren atzealdean. |
Kanoiaren luzera |
230 mm |
Luzera osoa |
395 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.250 g |
Kutxa |
Kaxa-erdia, intxaurrezkoa, torloju baten eta letoizko brida baten bidez kanoiari atxikia. Kulatak letoizko apaindura du, eta uztaiduna da. Burdinazko baketa eta galkagailu konikoa. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
Zalditeriarako pistola, 1815 modelokoa, Gipuzkoan egina, Soraluzeko Arma Errege Fabriketan. Napoleonen armada inperialak erabiltzen zuen ca 1810 AN XIII modelo frantsesean inspiratua. Modelo espainola handixeagoa da. Bertsio “hobetuko” giltza frantsesa du. Andrés de Gárate maisu armaginaren marka du; egiaztatuta dago Andrés de Gáratek lanean ziharduela Gipuzkoan, Soraluzen, 1822an. Fitxa honetako modeloak idazkun hauek ditu kanoian: “2° “ eta “2°. Nº. 40.” |
02687