Sakelako pistola, Molasek Ripollen fabrikatua
Inbentario-zk: 02686
Erabilera zibilerako sakelako pistola, Molas maisu armaginak egina Ripollen, Gironan.
Egileak: Molas. Ripoll, GIrona.
Pieza-mota: Pistola txinparta-giltzaduna.
Ezaugarri fisikoak:
- Materiala eta/edo euskarria: Metala.
- Materialaren eta/edo euskarriaren gaineko zehaztapenak: Altzairua eta letoia.
- Pisua deskargatuta: 1.330 g.
- Neurriak:
- Kanoiaren luzera: 750 mm
- Luzera osoa: 330 mm
- Kalibrea: 18,3 mm - 17koa.
- Osagaiak: osagarririk gabe.
Deskribapena:
- Funtzionamendu-sistema: Mikelete-giltza, arrastelu inklinatukoa. Mailuaren malgukia eta arrasteluaren malgukia noranzko berean eta angelua irekia dutela ezarrita daude. Segurtatze- eta tiro-posizioak agerian. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da.
- Tiro egiteko sistema: aurrekarga eta txinparta-giltza.
- Kargatzeko modua: Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen erdian oktogonala da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da. Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.
- Kutxa: Kaxa-erdia, intxaurrezkoa, errekamarako torlojuaren bidez kanoiari atxikia.
- Zurezko baketa eta galkagailu konikoa.
- Kulatak letoizko apaindura du, eta giza itxurako forma bozeldu bat du, Ripolleko armen bereizgarria. Zura landuta dago errekamarako torlojuaren buztanaren parean, eta letoi bozelduzko armarri bat du.
- Segurtagailu-mota: Segurtatze-posizioa agerian pletinan.
- Serie-zenbakia: zenbakirik gabe.
- Markak: Kanoian: "MO-LAS" puntzoia koroa baten azpian eta urrez.