Areto-tirorako pistola, atzekargakoa eta tiro bakunekoa, Rolling Block sistemakoa
Jatorrizko herrialdea |
Ezezaguna |
Pieza-mota |
Atzekargako pistola, tiro bakunekoa |
Fabrikatzailea |
Ezezaguna |
Non egina |
Ezezaguna |
Modeloa |
Areto-tirorako. Luxuzko akabera. |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
9,6 mm (Perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Tiro bakuna. |
Funtzionamendu-sistema |
Atzeranzko biraketako itxiera, Rolling Block sistema Espainian, Remington sistema. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa, errekamaran, mekanismoa osatzen duten bi ixte-blokeak ireki ondoren. Aurreko blokea, orratz kolpekaria duena, eta atzeko bloke edo mailu kolpekaria. Kartutxoa errekamaran ahokatu eta gero, lehen ixte-blokea itxi ondoren, tiro egiteko prest gelditzen da arma. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailurik gabe |
Kanoiaren luzera |
230 mm |
Luzera osoa |
390 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.050 g |
Kulata eta kaxa |
Intxaurrezko kulata, landua; burdinazko ostikoa du. Kaxa osoa apaindua dago, eta baketa-etxea du. Baketa zilindrikoa. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
“Rolling Block sistema” edo “Remington sistema” –hala esaten baitzitzaion Espainian– Leonard Geiger-ek sortu eta patentatu zuen 1863an, eta Ameriketako Estatu Batuetako E. Remington & Sons enpresak fabrikatu zuen 1865 eta 1866 artean Ilion Gulch-en, New York estatuan. Fitxa honetako armak luxuzko akabera du, beranaz landutako grabatu finez hornitua. Kanoi oktogonala, arima ildodunekoa; altxa eraisgarria du. Katuak arku buztanduna du. Areto-tirorako pistola da. Leku itxietan jomugara tiro egiteko modalitate bat da, XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran praktikatua. |
02745