Areto-tirorako pistola, atzekargakoa eta tiro bakunekoa, Rolling Block sistemakoa

02745

Jatorrizko herrialdea

Ezezaguna

Pieza-mota

Atzekargako pistola, tiro bakunekoa

Fabrikatzailea

Ezezaguna

Non egina

Ezezaguna

Modeloa

Areto-tirorako.

Luxuzko akabera.

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

9,6 mm (Perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Tiro bakuna.

Funtzionamendu-sistema

Atzeranzko biraketako itxiera, Rolling Block sistema

Espainian, Remington sistema.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, errekamaran, mekanismoa osatzen duten bi ixte-blokeak ireki ondoren. Aurreko blokea, orratz kolpekaria duena, eta atzeko bloke edo mailu kolpekaria. Kartutxoa errekamaran ahokatu eta gero, lehen ixte-blokea itxi ondoren, tiro egiteko prest gelditzen da arma.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

230 mm

Luzera osoa

390 mm

Pisua, deskargatuta

1.050 g

Kulata eta kaxa

Intxaurrezko kulata, landua; burdinazko ostikoa du.

Kaxa osoa apaindua dago, eta baketa-etxea du.

Baketa zilindrikoa.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

“Rolling Block sistema” edo “Remington sistema” –hala esaten baitzitzaion Espainian– Leonard Geiger-ek sortu eta patentatu zuen 1863an, eta Ameriketako Estatu Batuetako E. Remington & Sons enpresak fabrikatu zuen 1865 eta 1866 artean Ilion Gulch-en, New York estatuan.

Fitxa honetako armak luxuzko akabera du, beranaz landutako grabatu finez hornitua.

Kanoi oktogonala, arima ildodunekoa; altxa eraisgarria du.

Katuak arku buztanduna du.

Areto-tirorako pistola da. Leku itxietan jomugara tiro egiteko modalitate bat da, XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran praktikatua.

02745