Pistola erdiautomatikoa, Star, A modelokoa, beranaz landua
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Pistola erdiautomatikoa |
Fabrikatzailea |
Star - Bonifacio Echeverría SA |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Star A modelokoa, beranaz landua |
Serie-zenbakia |
1182340 |
Kalibrea |
9 x 23 mm luzea. (Perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Erdiautomatikoa. Ekintza bakuna. |
Funtzionamendu-sistema |
Browning morroilotze klasikoa. Katebegi bidezko kanoi baskulatzailea. Kanoiaren itzulera labur bidezko irekiera |
Kargatzeko modua |
8 tiroko kargagailu ilarabakarrak. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailu hegalduna; mailu kolpekaria eta lerragida blokeatzen ditu. Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua. Kargagailuaren segurtagailua. |
Kanoiaren luzera |
127 mm |
Luzera osoa |
204 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.000 g |
Kirten-azal mota |
Nakarina zurizko kirten-azalak, bi torlojuz eutsiak. Star etxearen logotipo urreztatua dute. |
|
|
Iruzkina |
Star AS modeloko pistola erdiautomatikoa, funtsean, Star A modeloko pistola bat da, kargagailuaren segurtagailua erantsi zaiona; horregatik du “AS” izena. Armak ez du tiro egiten baldin eta kargagailua ondo ahokatuta ez badago. Star AS modeloko lehen pistola 1968an fabrikatu zen. Fitxa honetako pistolak A modeloaren laugarren aldaeraren ezaugarriak ditu; 1958an egindako aldaketak dira: kargagailua, zabalagoa oinarrian, eta armazoiaren oinarria, erabat laua modelo honetan. A eta AS motetako modeloen pieza gehienak trukagarriak dira bi pistolen artean. Eibarko Saiakuntza Banku Ofizialak egindako 3. taldeko arma laburren (pistola erdiautomatikoak) behin betiko probaren puntzoi estanpatua du kanoian eta arkuan: “P” letra da, artilleriako bonbeta baten barnean. Fitxa honetako luxuzko arma, beranaz landua eta grabatu sakonez hornitua, 1971n fabrikatu zen (P1). Horrelako pieza gehienak enkarguz egiten ziren. |
003307