Pistola erdiautomatikoa, Star A modelokoa, damaskinatua

Pistola erdiautomatikoa, Star A modelokoa, damaskinatua

 

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Pistola erdiautomatikoa

Fabrikatzailea

Star - Bonifacio Echeverría SA

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Star A modeloa, damaskinatua

Serie-zenbakia

748254

Kalibrea

9 x 23 mm luzea. (Perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Erdiautomatikoa

Ekintza bakuna

Funtzionamendu-sistema

Browning morroilotze klasikoa.

Katebegi bidezko kanoi baskulatzailea.

Kanoiaren itzulera labur bidezko irekiera

Kargatzeko modua

8 tiroko kargagailu ilarabakarrak.

Segurtagailu-mota

Segurtagailu hegalduna; mailu kolpekaria eta lerragida blokeatzen ditu.

Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua.

Kanoiaren luzera

127 mm

Luzera osoa

204 mm

Pisua, deskargatuta

1.000 g

Kirten-azal mota

Nakarina zurizko kirten-azalak, bi torlojuz eutsiak. Star etxearen logotipo urreztatua du.

 

 

Iruzkina

Star A modeloko pistola erdiautomatikoak A modeloaren laugarren aldaeraren ezaugarriak ditu; 1958an egindako aldaketak dira: kargagailua, zabalagoa oinarrian, eta armazoiaren oinarria, erabat laua modelo honetan.

Fitxa honetako luxuzko modeloa trebeki damaskinatua dago, eta nakarinazko kirten-azalak ditu. Miguel Fernández Zubimendi eibartarrak egin zuen, eta 1962an fabrikatu zen (H1).

Horrelako pieza gehienak enkarguz egiten ziren.

Jotzen da Star arma-fabrikak 1955 eta 1971 artean bere katalogoko 114 pistola erdiautomatiko damaskinatu zituela.

03303