Pistola erdiautomatikoa, Star AS modelokoa, beranaz landua

Pistola erdiautomatikoa, Star AS modelokoa, beranaz landua. Eibarren ekoiztua 1951ean.

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Pistola erdiautomatikoa

Fabrikatzailea

Star - Bonifacio Echeverría SA

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Star AS modeloa, beranaz landua

Serie-zenbakia

358887

Kalibrea

9 x 23 mm luzea. (Perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Erdiautomatikoa

Ekintza bakuna

Funtzionamendu-sistema

Browning morroilotze klasikoa.

Katebegi bidezko kanoi baskulatzailea.

Kanoiaren itzulera labur bidezko irekiera

Kargatzeko modua

8 tiroko kargagailu ilarabakarrak.

Segurtagailu-mota

Segurtagailu hegalduna; mailu kolpekaria eta lerragida blokeatzen ditu.

Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua.

Kanoiaren luzera

127 mm

Luzera osoa

204 mm

Pisua, deskargatuta

1.000 g

Kirten-azal mota

Nakarina zurizko kirten-azalak, bi torlojuz eutsiak. Star etxearen logotipo urreztatua du.

 

 

Iruzkina

Pistola erdiautomatikoa, Star A modelokoa, erreformatua.

Hirugarren aldaerako armazoia du, eta kargagailua estua da, bi piezakoa; armazoiaren behealdean jangune bat dago, kargagailuaren txertatzea errazteko.

Fitxa honetako luxuzko modeloa, beranaz trebeki landua eta nakarinazko kirten-azalez hornitua, 1951n fabrikatu zen (V).

Horrelako pieza gehienak enkarguz egiten ziren.