Pistola erdiautomatikoa, Llama modelo berezikoa, beranaz landua
|
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
|
Pieza-mota |
Pistola erdiautomatikoa |
|
Fabrikatzailea |
Gabilondo y Cía |
|
Non egina |
Elgoibar, Gipuzkoa |
|
Modeloa |
Llama modelo berezia, beranaz landua |
|
Serie-zenbakia |
784426 |
|
Kalibrea |
9 x 17 mm laburra - 380 ACP (perkusio zentrala) |
|
Tiro egiteko sistema |
Erdiautomatikoa. Ekintza bakuna. |
|
Funtzionamendu-sistema |
Browning morroilotze klasikoa. Katebegi bidezko kanoi baskulatzailea. Kanoiaren itzulera labur bidezko irekiera |
|
Kargatzeko modua |
7 tiroko kargagailu ilarabakarra. |
|
Segurtagailu-mota |
Segurtagailu hegalduna; mailu kolpekaria eta lerragida blokeatzen ditu. Eskutoki-segurtagailua: tiragailua blokeatzen du. Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua. |
|
Kanoiaren luzera |
94 mm |
|
Luzera osoa |
160 mm |
|
Pisua, deskargatuta |
652 g |
|
Kirten-azal mota |
Nakarinazkoa, ur-irudiak eginez. “LLAMA” marka damaskinatua dago botoi metalizko baten gainean, eta bi torlojuz eutsita dago. |
|
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
|
|
Iruzkina |
Llama modeloko bereziko pistola erdiautomatikoak, beren bertsio guztietan (III-A, VIII, IX-A, X-A, XI eta XV), Estatu Batuetako Colt 1911-A1 pistolan zuzenean oinarritutako modeloak dira. XX. mendeko 50eko eta 70eko urteen bitartean fabrikatu ziren, eta kopuru handitan esportatu ziren Estatu Batuetara eta Hegoamerikako zenbait herrialdetara; han, oso harrera ona izan zuten. Lerragidak saihets aireztatua du. Fitxa honetako arma 1961ean fabrikatu zen (G1), Llama enpresak Elgoibarren (Gipuzkoa) zuen fabrikan. |
02823

