Zalditeriarako tertzerola, 1815 modeloa, Soraluzeko Errege Fabrikak

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Tertzerola militar txinparta-giltzaduna

Fabrikatzailea

Soraluzeko Errege Fabrikak

Non egina

Soraluze, Gipuzkoa

Modeloa

1815, zalditeriarako

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

18,3 mm – 17koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta txinparta-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltza frantsesa, Filipe V.a erregeak (1683-1724) 1712an onartua, eta 1812an “hobetua”; letoizko almetxa du, eta arrastelua burdinazkoa da, ildaskatua.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta bere luzeraren heren batean oktogonala da.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da.

Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.

 

Segurtagailu-mota:

Segurtatze-posizioa intxaurrean

Kanoiaren luzera

635 mm

Luzera osoa

995 mm

Pisua, deskargatuta

2.820 g

Kaxa

Intxaur-zurez egina; torloju batez, letoizko brida batez eta burdinazko larako batez lotzen zaio kanoiari.

Kulatak metalezko ostikoa du.

Baketak perretxiko-formako galkagailua du, eta gidarian katigatuta dago.

Kakoak bi uztai ditu; bridatik giltzaren atzeko torlojuraino (kontrapletinan) doan metalezko pieza batez osatuta dago.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Zalditeriarako tertzerola, 1815 modeloa, Antonio de Bustindui maisu aztertzaile nagusiak egina Soraluzeko Errege Arma Fabriketan. 1812 eta 1815 bitartean jardun zuen aztertzaile gisa Bustinduik.

Giltza frantsesa du, berak hobetua 1812an.

Kanoian, beraren fabrika-marka estanpatua dago urrez:  “ANT-BUS-TIN-DUI”, errege-koroa baten azpian eta aztertzaile-markaren azpian.

Pletinan, testu hau ageri da irarria: “Mexorada. 17 de Oct. De 1812. Antº. Bustinduy. Exmr. Mayor”.

02903