Espainiako infanteriarako fusila, 1859 modelokoa

Jatorrizko herrialdea

Belgika

Pieza-mota

Infanteriarako fusila

Fabrikatzailea

Falisse et Trapmann

Non egina

Lieja (Belgika)

Modeloa

1859, infanteriarako.

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

14,8 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

1857 / 59 modeloko giltza, Artilleriako Batzorde Tekniko Gorenak 1859-08-15ean onartua, ingeles jatorriko Antonio Anckermann armaginak sortua. Artilleriako Museoko langilea izan zen Anckermann 1850-60 hamarkadan.

Ez du pistoi-babesik.

Bi posizioko mailua.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, kanoiaren ahotik.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Baketa eta galkagailua, kanoiaren azpian.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

1.000 mm

Luzera osoa

1.389 mm baionetarik gabe eta 1.850 mm baionetarekin.

Pisua, deskargatuta

4.000 g, baionetarik gabe.

4.350 g, baionetarekin.

Kulata eta kanabera

Intxaurrezkoa da, eta ostiko metalikoa du.

Kanabera burdinazko hiru brida bidez lotzen zaio kanoiari.

Baketa eta galkagailu zilindrikoa, letoizko zorroa duena, kanaberaren azpian.

Osagarriak

Arauzko kubo-baioneta, hiru ahokoa.

Xaflaren luzera: 465 mm, pisua 400 g.

 

 

Iruzkina

1859 modeloko fusila Espainiako infanteriarako arauzko fusila izendatua izan zen 1859-06-27ko Errege Aginduaren bidez.

Kanoiak arima ildoduna du.

Fitxa honetako arma 1868ko uztailaren 22ko Errege Ordenaren bidez Belgikako Liejako Falisse et Trapmann enpresari egindako eskaerari dagokio.

Espainiako bi arma-aztertzaileren markak ditu estanpatuak; jasotako armei oniritzia ematea zen haien ardura: “G” letra giltzako pletinan, kanoian eta baketan, eta “J.G” inizialak, koroa baten azpian, kulatan.

02932