Rolling Block sistemako eskopeta, kulata desmuntagarria duena
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Atzekargako pistola, tiro bakunekoa |
Fabrikatzailea |
Ezezaguna |
Non egina |
Ezezaguna |
Modeloa |
Rolling Block sistemako eskopeta, kulata desmuntagarria duena |
Serie-zenbakia |
“3” zenbakia du kanoian eta bi “1” zenbaki, kanoian eta mailuan. |
Kalibrea |
16,45 mm– (.24) |
Tiro egiteko sistema |
Tiro bakuna. |
Funtzionamendu-sistema |
Atzeranzko biraketako itxiera, Rolling Block sistema. Espainian, Remington sistema. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa, errekamaran, mekanismoa osatzen duten bi ixte-blokeak ireki ondoren. Aurreko blokea, orratz kolpekaria duena, eta atzeko bloke edo mailu kolpekaria. Kartutxoa errekamaran ahokatu eta gero, lehen ixte-blokea itxi ondoren, tiro egiteko prest gelditzen da arma. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailurik ez. |
Kanoiaren luzera |
840 mm |
Luzera osoa |
1.200 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.780 g |
Kulata eta kanabera |
Kulata desmuntagarria; metalezko ostikoa du. Kanabera desmuntagarria; malguki lau baten bidez armazoiari lotua dago, eta beste malguki lau baten bidez eutsita dagoen brida batez lotzen zaio kanoiari. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
Iruzkina |
Rolling Block sistemako eskopeta, Espainian egindako zorro-erauzgailua duena. Kanoiak arima leuna du. Enkarguz egindako arma. Lore-motiboz grabatua. Kulata bi piezatan desmuntatzen da; haren azpialdean dagoen larako bat irekita, kulataren atzeko erdia ezkerretarantz bira daiteke. |
02937