Bidezainentzako karabina, lehen modeloa

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Karabina

Fabrikatzailea

José Ignacio de Ybarra

Non egina

Soraluze, Gipuzkoa

Modeloa

Bidezainentzako karabina, lehen modeloa

Serie-zenbakia

804

Kalibrea

14,8 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Malguki alderantzikatuko giltza, 2. bertsioa, “hobetua”.

Malguki bakarra. Mailuaren malgukiaren behe-besoa luzatua dago, eta trabagarrian eragiten du.

Pistoi-babesik gabekoa.

Mailuak posizio bat besterik ez du.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, kanoiaren ahotik.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Baketa eta galkagailua, kanoiaren azpian.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik ez.

Kanoiaren luzera

648 mm

Luzera osoa

1.030 mm, matxete-baionetarik gabe.

1.438 mm, matxete-baionetarekin.

Pisua, deskargatuta

4.000 g, matxete-baionetarik gabe.

4.425 g, matxete-baionetarekin.

Kulata eta kaxa

Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa; buztaneko torloju batez eta kanoiaren zulo batean sartzen den larako batez lotzen zaio kanoiari. Modelo “ingelesa”

Baketa eta galkagailu konikoa gordetzeko baketa-etxea du kanaberaren azpian kokatuta dauden letoizko bi hoditxo zilindrikotan.

Osagarriak

Bidezainentzako matxete-baioneta, aho bakarrekoa; letoizko eskutokia du, eta burdinazko gurutzea, adar bihurriak dituena.

Luzera osoa: 408 mm, pisua 425 g.

 

 

Iruzkina

José Ignacio Ybarrak Soraluzen fabrikatua 1859an. Haren lantegia herriko garrantzitsuenetako bat zen, eta Soraluzeko Errege Fabrikarekin lehiatzera iritsi zen kontratu militarrak lortzeko,

Elisabet II.aren erreginaldian (1833-1868). 1867an bidezainaren figura arautu zen: errepideen egoera onaz, erabilera onaz eta joan-etorrien segurtasunaz arduratu behar zuen langilea zen.

Fitxa honetako armak ezaugarri hauek ditu:

- Arima leuneko kanoia, oktogonala errekamaran.

- Altxa finkoa buztanean eta mira finkoa; matxete-baioneta finkatzeko sistema.

- Letoizko arkua.

- Ez du kontrapletinarik.

02909