Birmoldaketako karabina, Milizia Nazionalarentzako modeloa 1857-59 modeloa, José de Unzueta

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Birmoldaketako karabina, txinparta-giltza bat pistoi-giltza bihurtzen duena.

Fabrikatzailea

José de Unzueta

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

1857-59, Milizia Nazionalarentzako modeloa

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

15 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

1857 / 59 modeloko giltza, Artilleriako Batzorde Tekniko Gorenak 1859-08-15ean onartua, ingeles jatorriko Antonio Anckermann armaginak sortua. Artilleriako Museoko langilea izan zen Anckermann 1850-60 hamarkadan.

Ez du pistoi-babesik. Bi posizioko mailua.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima leuna du, eta errekamaran oktogonala da.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Segurtagailu-mota

Mailuaren lehenengo posizioa

Kanoiaren luzera

840 mm

Luzera osoa

1.220 mm

Pisua, deskargatuta

3.400 g

Kulata eta kanabera

Intxaurrezkoa da, eta ostiko metalikoa du. Kanabera bi bridaren bidez lotzen zaio kanoiari, eta baketa eta beraren oinarri lauko galkagailua gordetzeko baketa-etxea du (baketa falta da)

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Milizia Nazionalaren jatorria Espainiako Ondorengotza Gerran (1710-1715) sortu ziren defentsa zibileko taldeak dira. Gerra hartan, Borboiko etxearen aldekoak Austriako etxearen kontra borrokatu ziren Karlos II.a Espainiakoa hil zenean, eta borboitarrak nagusitu ziren. Independentzia Gerran (1808-1814), Napoleonen armadak Espainiako armada suntsitu ondoren, defentsarako tokiko eta probintzietako batzordeek herritarrak armatu zituzten inbaditzaile frantsesen aurka borrokatzeko. 1812an, batzordeak armada erregularraren partetzat onartuak izan ziren, eta Milizia Nazionala izena hartu zuten. Gobernuak haientzat egindako arautegi baten bidez arautu ziren.

Fitxa honetako armak Soraluzeko Errege Fabriketako puntzoia du: “P” marka koroaren azpian, eta “Pºx.” onarpen-marka.

José de Unzueta armagina izan zen 1820tik 1860ra.

   02910