Aurrekargako eskopeta pistoi-giltzaduna, Ybarzabal
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Gabriel Benito Ybarzabal Pagoegui |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Ehiza-eskopeta |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
16,9 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Giltza katebegiduna da, eta aurreko malgukia du; XIX. mendearen erdialdekoa da. Bi posizioko mailua. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa. Kanoiaren ahotik kargatzen da perdigoia; kanoiak arima leuna du, eta errekamaran oktogonala da. Zilarrezko eta urrezko apaingarriak ditu. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa |
Kanoiaren luzera |
856 mm |
Luzera osoa |
1.270 mm |
Pisua, deskargatuta |
2.400 g |
Kulata eta kanabera |
Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia. Baketa bat eta haren galkagailua gordetzeko baketa-etxea du kanaberaren azpian. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
Ehiza-eskopeta, Gabriel Benito Ybarzabal Pagoegui eibartar armaginak fabrikatua XIX. mendearen erdialdean. 1808an hasi zen lanean. Urte hartan, bere aita Ignacio María Ybarzabalen arma-lantegiaren ardura hartu zuen. Sable- eta ezpata-xaflak fabrikatu zituen, baina pistolak ere egin zituen erregearen karabineroentzat eta tertzerolak Elisabet II.a erreginaren (1830-1904) Errege Guardiako Ehiztarien Kidegorako. Arma horiek “Y-BAR-ZA-BAL” fabrika-puntzoia dute. Eibarko alkatea izan zen 1811 eta 1820 artean. 1852an hil zen. |
02980