Aurrekargako eskopeta pistoi-giltzaduna, Ambrosio Uría
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Ambrosio Uría |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Ehiza-eskopeta |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
16,9 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Malguki alderantzikatuko giltza katebegiduna, Lehen Modeloa; mailuaren malgukia eta trabagarria ditu. XIX. mendearen erdialdean erabili zen merkatu zibilera bideratutako eskopeta eta armen fabrikazioan. Bi posizioko mailu kolpekaria. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa Kanoiaren ahotik kargatzen da perdigoia; kanoiak arima leuna du, eta erdia oktogonala da. Zilarrezko apaingarriak ditu. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa |
Kanoiaren luzera |
912 mm |
Luzera osoa |
1.310 mm |
Pisua, deskargatuta |
2.600 g |
Kulata eta kanabera |
Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari bi larakoren eta torloju baten bidez atxikia. Eraztunak ditu, uhal bat jartzeko. Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko. Pistoitegia du, pistoiak eramateko. Burdinazko baketa bat eta beraren perretxiko-formako galkagailua gordetzeko baketa-etxea du kanaberaren azpian. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
Ehiza-eskopeta, Ambrosio Uría eibartar armaginak 1870ean egina. Eibarko Bidebarrieta kalean izan zuen lantegia. Testu hau du: “Retorcido de herraduras por Ambrosio en Eibar. En el Año de 1834”. |
02955