Aurrekargako eskopeta pistoi-giltzaduna, Ignacio Orbea

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

Fabrikatzailea

Ignacio Orbea

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Ehiza-eskopeta

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

17,7 mm – 15ekoa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltzak aurrean du malgukia. Txinparta-giltza frantsesaren eboluzioa da, katebegiarekin eta aurreko malgukiarekin. Euskal Herrian fabrikatutako modeloa da, eta bere bereizgarria du: animalia-formako mailu kolpekaria; lehoi bat izan ohi da, edo izurde bat.

Giltzak beranaz landutako grabatuak ditu.

Bi posizioko mailu kolpekaria.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa.

Kanoiaren ahotik kargatzen da perdigoia; kanoiak arima leuna du, eta erdia oktogonala da. Zilarrezko apaingarriak eta urrezko damaskinatuak ditu.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Segurtagailu-mota

Mailuaren lehenengo posizioa.

Kanoiaren luzera

892 mm

Luzera osoa

1.280 mm

Pisua, deskargatuta

2.950 g

Kulata eta kanabera

Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari bi larakoren eta torloju baten bidez atxikia. Eraztunak ditu, uhal bat jartzeko.

Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko.

Zurezko baketa bat eta beraren perretxiko-formako galkagailua gordetzeko baketa-etxea du kanaberaren azpian.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

Ehiza-eskopeta, Ignacio Orbea eibartar armaginak 1856an fabrikatua. Orbea 1821 eta 1856 bitartean jardun zen armagintzan Eibarren.

Testu hau du irarria: “Retorcido de herraduras por Ygnacio Orbea, en Eibar. Año de 1856”.

02962