Aurrekargako eskopeta pistoi-giltzaduna, Pedro de Aranguren

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

Fabrikatzailea

Pedro de Aranguren

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Ehiza-eskopeta

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

16,9 mm – 17koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Malguki alderantzikatuko giltza katebegiduna, Lehen Modeloa; mailuaren malgukia eta trabagarria ditu. XIX. mendearen erdialdean erabili zen merkatu zibilera bideratutako eskopeta eta armen fabrikazioan.

Mailu kolpekari zoomorfoa, lehoi bat irudikatzen duena.

Bi posizioko mailu kolpekaria.

Kargatzeko modua

 

Eskuzkoa

Kanoiaren ahotik kargatzen da perdigoia; kanoiak arima leuna du, eta erabat oktogonala da. Zilarrezko apaingarriak ditu.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Segurtagailu-mota

Mailuaren lehenengo posizioa

Kanoiaren luzera

920 mm

Luzera osoa

1.320 mm

Pisua, deskargatuta

2.500 g

Kulata eta kanabera

Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari bi larakoren eta torloju baten bidez atxikia. Eraztunak ditu, uhal bat jartzeko.

Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko. Pistoitegia du, pistoiak eramateko.

Baketa bat eta beraren galkagailua gordetzeko baketa-etxea du kanaberaren azpian.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Ehiza-eskopeta, Pedro de Aranguren eibartar armaginak 1844an fabrikatua. Aranguren 1829-1858 bitartean jardun zen armagintzan.

Testu hau du irarria:

“Construido de herraduras por Pedro Aranguren en Eybar Año de 1844”.

02913