Aurrekargako eskopeta pistoi-giltzaduna, Pedro de Aranguren
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Pedro de Aranguren |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Ehiza-eskopeta |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
16,9 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Malguki alderantzikatuko giltza katebegiduna, Lehen Modeloa; mailuaren malgukia eta trabagarria ditu. XIX. mendearen erdialdean erabili zen merkatu zibilera bideratutako eskopeta eta armen fabrikazioan. Mailu kolpekari zoomorfoa, lehoi bat irudikatzen duena. Bi posizioko mailu kolpekaria. |
Kargatzeko modua
|
Eskuzkoa Kanoiaren ahotik kargatzen da perdigoia; kanoiak arima leuna du, eta erabat oktogonala da. Zilarrezko apaingarriak ditu. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa |
Kanoiaren luzera |
920 mm |
Luzera osoa |
1.320 mm |
Pisua, deskargatuta |
2.500 g |
Kulata eta kanabera |
Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari bi larakoren eta torloju baten bidez atxikia. Eraztunak ditu, uhal bat jartzeko. Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko. Pistoitegia du, pistoiak eramateko. Baketa bat eta beraren galkagailua gordetzeko baketa-etxea du kanaberaren azpian. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
Ehiza-eskopeta, Pedro de Aranguren eibartar armaginak 1844an fabrikatua. Aranguren 1829-1858 bitartean jardun zen armagintzan. Testu hau du irarria: “Construido de herraduras por Pedro Aranguren en Eybar Año de 1844”. |
02913