Birmoldaketako karabina, Remington 1871 – U.S. modeloko fusil batetik abiatua; ixte-blokea palanka bidez irekitzen da

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Birmoldaketako karabina, atzekargakoa eta tiro bakunekoa

Fabrikatzailea

Ezezaguna

Non egina

Ezezaguna

Modeloa

Birmoldaketako karabina, atzekargakoa eta tiro bakunekoa

“Remington 1871 – U.S.” modeloko fusilean oinarritua

Ixte-blokea palanka bidez irekitzeko sistema

Serie-zenbakia

195

Kalibrea

11,15 x 57 R (perkusio zentrala). “R” = Remington

43 Spanish (AEBn erabiltzen den izendapena)

Tiro egiteko sistema

Tiro bakuna.

Funtzionamendu-sistema

Atzeranzko biraketako ixtea, Rolling Block sistema, palanka bidezko irekiera duena.

Palanka behean dagoela, bi ixte-blokeak itxita daude.

Palanka gorantz higitzean, aurreko blokea, zeinak orratz kolpekaria baitu, eta atzeko blokea edo mailua aldi berean lekualdatuak dira beren posiziorik atzeratuenera. Orduan, errekamara zabalik geratzen da.

Palanka beherantz higitzean, aurreko blokea itxita geratzen da, eta atzeko blokeak –edo mailuak– atzean jarraitzen du, aurreko blokean jotzeko prest katua sakatzen denean.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, errekamaran, mekanismoa osatzen duten bi ixte-blokeak ireki ondoren. Kartutxoa errekamaran ahokatu eta gero, palanka jaitsita lehen ixte-blokea itxi ondoren, tiro egiteko prest gelditzen da arma.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

620 mm

Luzera osoa

860 mm

Pisua, deskargatuta

2.900 g

Kulata eta kanabera

Intxaurrezkoa da, eta ostiko metalikoa du.

Kanabera moztuta dago, eta brida metaliko batez eutsita.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Estatu Batuetako 1871 modeloko Remington fusil batetik birmoldatutako karabina bat da. Hori egiaztatzen dute ostikoan estanpatuta dauden “U.S” (United States) inizialek.

   03050