Birmoldaketako karabina, Ancla modelokoa

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Birmoldaketako karabina, atzekargakoa eta tiro bakunekoa

Fabrikatzailea

Ezezaguna

Non egina

Soraluze, Gipuzkoa

Modeloa

Ancla.

Birmoldaketako karabina, atzekargakoa eta tiro bakunekoa

Remington 1871 – U.S. modeloko fusilean oinarritua

Serie-zenbakia

722

Kalibrea

44-40 / 44 WCF (perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Tiro bakuna.

Funtzionamendu-sistema

Atzeranzko biraketako ixtea, Rolling Block sistema.

Espainian, Remington sistema.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, errekamaran, mekanismoa osatzen duten bi ixte-blokeak ireki ondoren: aurreko blokea, orratz kolpekaria duena, eta atzeko bloke edo mailu kolpekaria. Kartutxoa errekamaran ahokatu eta gero, lehen ixte-blokea itxi ondoren, tiro egiteko prest gelditzen da arma.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik ez.

Kanoiaren luzera

512 mm

Luzera osoa

900 mm

Pisua, deskargatuta

2.300 g

Kulata eta kanabera

Intxaurrezkoa da, eta ostiko metalikoa du.

Kanabera brida metaliko batez eutsita dago.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

Karabina-mota hau, Remington Rolling-Block sisteman oinarritua, asko fabrikatu zen XIX. mendearen bukaeratik XX.eko bigarren hamarkadara arte.

Garai hartako katalogoetan, “Guardientzako tertzerola” gisa eskaintzen zuten eibartar edo soraluzetar armaginek.

Haien adibide dira A modeloko tertzerola, zinpeko zaintzaile eta somatenekoentzat, Eibarko Crucelegui Hermanos etxearen katalogoan eskainia, Terrible markakoa, 55 pezeta balio zuena; edo zinpeko zaintzaileentzako tertzerola, 1 modelokoa, Soraluzeko Leocadio Legaristi y Cía etxearen 1925eko katalogoan eskainia 32 pezetan, Tejón markakoa.

Fitxa honetako armak ezaugarri hauek ditu:

- Lehen ixte-blokearen palanka aldatuta dago.

- Atzeko bloke edo mailuak posizio bat besterik ez du.

- Kanoi ildaskatua.

- Altxa finkoa.

- Ostiko metalikoa.

“Ancla” hitza eta aingura baten irudia estanpatuak ditu kanoian.

02899