Karabina, Tigre, Largo modelokoa

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Eskuzko errepikapen-karabina, morroiloduna

Fabrikatzailea

Gárate, Anitua y Cía

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Tigre, Largo modeloa

Serie-zenbakia

A28365

Kalibrea

.44-40 / 44 Luzea / 10,5 x 34 mm (perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Ixte-blokeak bertan du kolpekaria, eta tiroa mailu kolpekariaren bidez gertatzen da.

Funtzionamendu-sistema

Errekamara irekitzeko eta ixteko, morroilo zuzen bat dago, palanka batek eraginda.

Morroiloa blokeatzen duten erroen bidezko morroilotzea.

Kartutxoa errekamaran sartzeko, teila jasotzaile bat dago morroiloaren azpian, ontziaren aurrean.

Kargatzeko modua

Eskuz elikatzen da, mekanismoaren kaxaren eskuinaldeko albo-ataka baten bidez; bera da kanoiaren azpian dagoen 12 kartutxorako ontzi tubular baterako sarbidea. Ontzian 12 kartutxo sartzen dira modelo luzean, eta 11 laburrean.

Segurtagailu-mota

Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua bala errekamaran dagoenean. Garraiorako segurtagailua, muntatzeko palanka blokeatzen duena. Kulataren azpian dago.

Kanoiaren luzera

540 mm, modelo luzea, eta 490 mm, modelo laburra  

Luzera osoa

1.000 mm, modelo luzea, eta 950 mm, modelo laburra 

Pisua, deskargatuta

2.880 g, modelo luzea, eta 2.650 g, modelo laburra  

Kulata eta esku-babesa

Intxaurrezkoa, bi piezatan.

Modelo luzeak ataka lerrakor bat du ostikoan, garbiketa-trasteak gordetzeko. Modelo laburrak ez.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Gárate, Anitua y Cía enpresak sortu zuen arma 1919an. Winchester 1892 modeloaren kopia da. Bi modelo fabrikatu ziren, laburra eta luzea. Hauek dira haien ezaugarriak:

- Kanoi-luzera eta -lodiera desberdinak.

- Laburra: Mira aurreko bridaren gainean dago.

- Luzea: Mira kanoiaren gainean dago.

- Laburra: Aurreko brida, bi torlojuz eutsia.

- Luzea: Aurreko brida, torloju batez eutsia.

- Laburra: Altxa tangentziala, gidoi motakoa, 0tik 20ra graduatua, Winchester 1892 modelokoa bezalakoa edo eskailera-motakoa, tamaina handikoa. Fabrikatzailearen izena kanoiaren ezkerraldean estanpatua dago:

“GARATE ANITUA Y Cía EIBAR-España”

- Luzea: Altxa tangentziala, gidoi motakoa, 0tik 20ra graduatua, handiagoa edo eskailera-motakoa, tamaina txikikoa. Fabrikatzailearen izena kanoian estanpatua dago.

Trenbideetako Guardia Zibila arma honetaz hornitu zen, tamaina txikiagatik eta karga-ahalmenagatik.

06158