Remington fusila, 1871 modelokoa, Mata kargagailu lasterra duena

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Atzekargako pistola, tiro bakunekoa

Fabrikatzailea

Oviedoko arma-fabrika

Non egina

Oviedo, Asturias

Modeloa

Remington, 1871, “Mata kargagailu lasterra” duena

Serie-zenbakia

16502

Kalibrea

11 mm (perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Tiro bakuna.

Funtzionamendu-sistema

Atzeranzko biraketako itxiera, Rolling Block sistema.

Espainian, Remington sistema.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, errekamaran, mekanismoa osatzen duten bi ixte-blokeak ireki ondoren. Aurreko blokea, orratz kolpekaria duena, eta atzeko bloke edo mailu kolpekaria. Kartutxoa errekamaran ahokatu eta gero, lehen ixte-blokea itxi ondoren, tiro egiteko prest gelditzen da arma.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

940 mm

Luzera osoa

1.315 mm

Pisua, deskargatuta

4.075 g baionetarik gabe eta 4.475 g baionetarekin.

Kulata eta kanabera

Kulatak metalezko ostikoa du.

Kanaberak hiru brida ditu, eta baketa-etxea du.

Osagarriak

Arauzko kubo-baioneta, hiru ahokoa.

Xaflaren luzera: 546 mm; pisua: 400 g.

 

 

Iruzkina

1871 modeloko eta 11,2 mm-ko Remington fusila Espainiako armadarako arauzkoa izendatua izan zen 1871ko otsailaren 24ko Errege Aginduaren bidez, eta hala iraun zuen 25 urtez, eta 20 urtez Filipinetan, Kuban eta Puerto Ricon.

Fitxa honetako armak kargagailu lasterraren prototipoa du, Onofre Mata artilleriako kapitainak sortua.

Karga bakuneko armak, Remington motakoak, errepikapen-arma bihurtzeko saioetako bat izan zen.

Altzairuz fabrikatutako kargagailu bat da, bost kartutxoko edukiera duena, barne-malguki altxatzaile batez eta tapa batez hornitua. Mekanismoen kaxaren ezker-alboan jartzen da, eta, fusilaren ixte-blokea ireki ondoren, kargagailuko kisketa bat sakatzean, kartutxo bat errekamararen ahoan jartzen du sistemak, eskuz bultzatuta errekamaran sartu behar dena.

02990