Remington fusila, 1871 modelokoa, Mata kargagailu lasterra duena
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Atzekargako pistola, tiro bakunekoa |
Fabrikatzailea |
Oviedoko arma-fabrika |
Non egina |
Oviedo, Asturias |
Modeloa |
Remington, 1871, “Mata kargagailu lasterra” duena |
Serie-zenbakia |
16502 |
Kalibrea |
11 mm (perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Tiro bakuna. |
Funtzionamendu-sistema |
Atzeranzko biraketako itxiera, Rolling Block sistema. Espainian, Remington sistema. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa, errekamaran, mekanismoa osatzen duten bi ixte-blokeak ireki ondoren. Aurreko blokea, orratz kolpekaria duena, eta atzeko bloke edo mailu kolpekaria. Kartutxoa errekamaran ahokatu eta gero, lehen ixte-blokea itxi ondoren, tiro egiteko prest gelditzen da arma. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailurik gabe |
Kanoiaren luzera |
940 mm |
Luzera osoa |
1.315 mm |
Pisua, deskargatuta |
4.075 g baionetarik gabe eta 4.475 g baionetarekin. |
Kulata eta kanabera |
Kulatak metalezko ostikoa du. Kanaberak hiru brida ditu, eta baketa-etxea du. |
Osagarriak |
Arauzko kubo-baioneta, hiru ahokoa. Xaflaren luzera: 546 mm; pisua: 400 g. |
|
|
Iruzkina |
1871 modeloko eta 11,2 mm-ko Remington fusila Espainiako armadarako arauzkoa izendatua izan zen 1871ko otsailaren 24ko Errege Aginduaren bidez, eta hala iraun zuen 25 urtez, eta 20 urtez Filipinetan, Kuban eta Puerto Ricon. Fitxa honetako armak kargagailu lasterraren prototipoa du, Onofre Mata artilleriako kapitainak sortua. Karga bakuneko armak, Remington motakoak, errepikapen-arma bihurtzeko saioetako bat izan zen. Altzairuz fabrikatutako kargagailu bat da, bost kartutxoko edukiera duena, barne-malguki altxatzaile batez eta tapa batez hornitua. Mekanismoen kaxaren ezker-alboan jartzen da, eta, fusilaren ixte-blokea ireki ondoren, kargagailuko kisketa bat sakatzean, kartutxo bat errekamararen ahoan jartzen du sistemak, eskuz bultzatuta errekamaran sartu behar dena. |
02990