Snider fusila, 1865 modelokoa, eraberritua, La Azpeitiana

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Atzekargako eta tiro bakuneko fusila

Fabrikatzailea

La Azpeitiana

Non egina

Azpeitia, Gipuzkoa

Modeloa

Snider fusila, eraberritua, La Azpeitiana sistema.

Ehiztarientzako bertsioa, baionetarako euskarririk gabekoa.

Serie-zenbakia

85

Kalibrea

11 mm (perkusio zentrala). Boxer barne-pistoia

Tiro egiteko sistema

Tiro bakuna.

Funtzionamendu-sistema

Ixte higikorra, orratz kolpekaria bertan txertatua duena, Snider sistemakoa: azazkal erauzlea automatikoki lekualdatzen da ixte-blokea irekitzen denean (La Azpeitiana sistemaren aldaketa).

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, errekamaran; kanoiak arima ildoduna du.

Mailu kolpekaria armatu ondoren, ixte-bloke mugikorra eskuinerantz biratzen da, kanoiaren errekamara agerian uzteko eta bertan kartutxo bat sartzeko. Jarraian, ixte-blokea bere “itxita” posiziora eramaten da, eta arma kargatuta eta tiro egiteko prest gelditzen da.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

802 mm

Luzera osoa

1.300 mm

Pisua, deskargatuta

4.000 g

Kulata eta kanabera

Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, kanoiari bi bridaz atxikia. Ostiko metalikoa du.

Kanaberak baketa eta galkagailu laua gordetzen ditu.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Snider sistemak 1865ean garatu zuen Jacob Snider estatubatuar armaginak. Britainiar armadaren eskaera izan zen, britainiarrek beren Enfield P53 Mk4 aurrekargako errifle zaharkituak atzekargako errifle bihurtu nahi baitzituzten, Boxer barne-pistoiarekin eta Minié balarekin lehen modeloetan, eta letoizko zorroarekin, Boxer barne-pistoiarekin eta Minié balarekin 1867tik aurrera.

Funtsean, ixte-bloke higikor bat da, orratz kolpekaria bertan txertatua duena eta buloi baten bidez eskuineranzko irekitze-higidura oszilatzailea duena, kanoiko errekamaran kartutxo bat azkar kargatzeko balio duena. Tiro egiteko abiaduraren igoera nabarmena ekarri zuen. Zorroa eskuz kendu behar zen.

“La Azpeitiana” arma-fabrika bat izan zen, Azpeitian kokatua (Gipuzkoa). 1870ean, Ibarra, Gurruchaga, Vea-Murgía y Cía sozietatea zen haren jabea. “Tabaquera” ixte-sistemako errifle eta eskopetak fabrikatzen zituen, Juan Ibarra Cortázarren 4390 asmatze-pribilegioaren bidez (1868).

    02991